ARRANOAREN BIDEA

Larrun gainetik Artzamendira,

lerratzen naiz Baigurara,

hain arin, hain libre,

Iparlatik Orhi kaskora arte.



Jaizkibeletik noa Belateko maldara,

hegaldaka batez, sartuz Herrerara,

ordun ikusten dut Anboto mendia,

jausten Urduñara itsasoari begira.



Nun zira zeruko enperadorea,

haize eta iduzkiaren laguna?

Begiratzen duzu Euskal Herria,

negarrez, zapartatzen ari zaukuna!



Zer pena gaurko egoera,

xinaurriak alde guzietan tiraka,

bakoitzak bere bidea hartuta.

Iraunkorra izanen ote da?

 

 

Bakea ez da gerla gelditzea,

baizik eta justizia zabaltzea.

Arranoa doa mendiz mendi,

zuri begira Euskal Herri.



Nun zira zeruko enperadorea,

haize eta iduzkiaren laguna?

Begiratzen duzu Euskal Herria,

negarrez, zapartatzen ari zaukuna!