Azpigorri izena behean duen kolore gorritik datorkio.
Desagertzeko zorioan egon den ahuntz arraza da, azken urteetan Euskal Herriko hainbat artzaik hau berreskuratzeko gogoz euren ahuntz taldeak eratzen ari dira.
Extensiboan ibiltzen dira aske, soilik neguan biltzen dira, baso eta mendietako jakiak urriagoak direnean. Apirilean berriro mendira igotzen dira.
Normalean estaltzea abuztu erdialdean izaten da eta erditzea urtarrila partean.