SASI ARDIA EHZ FESTIBALEKO OHIKO ZIKIROARENTZAT XERBITXATUA

Konfinamendu biharamuneko lehen ekitaldi garrantzitsua izanen da EHZ festibala.

Uztailaren 2, 3 eta 4an iraganen da Irisarriko plazan eta inguruko pentzeetan !

Hunekin batera, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak ohiko zikiroa proposatuko du, uztailaren 4ean, Irisarriko Airoski gelan, 13.00-tan. Apairua tokiko, kalitatezko eta sasoineko ekoizpenekin sukaldatua izanen da. Oroz gainetik, Sasiko markapeko sasi ardi haragia jastatzeko parada izanen da.

Bazkaria 20 eusko / €-tan (arnoa eta kafea barne)

Txartelen salmenta :

Aitzinetik erosgai EHLG-ko egoitzan : Zuentzat, 64 220 Ainiza Monjolose

Tokian berean, Irisarrin, uztailaren 4ean, 10.30-tik goiti

Parte hartze baldintza :

Festibalera sartzeko baldintza berdinetan, bazkarian parte hartu nahiko duten pertsonek osasun pasea presentatu beharko dute sartzean (48 orenen barneko PCR proba negatiboaren agiria edo txertatua izaitea).