OROZKO

Aizpuru’ko abadiek familiarrak eieukesan eta kriediek bein egun baten esan eiotzan:

-A! Ze ederto gaur arratzaldian juango nitzaken Madril’go zezenketara!

Ta abadiek esan eiotzan:

-Ba, gure badozu juango gara orrekaz.

Ta mamarroak artu ta bazkariya jan da gero Madril’go zezenketara juan eiziran. Ta Plaza’ko orientean gelditu ziran. Eta an zezenketan be eiegozan besten batzuk be mamarrodunek, eta batek esan eieben:

-Aiko an Aizpuru’ko abadie bere kriediegaz.

Ta ez eutzen ziñestuten. Ta orduan berak:

-Ba, gure badozue, beren zapatie ekarko dauztuet.

Ta ezan da egin, ekarri eiuen abadien zapatie.

Baña gero Aizpuru’ko abadiek ezan eiotzan:

-Ezpadostazu ekarten zapatie, bekokien fundiokotzut adar bat.

Ta gero adar ori fundio yakon ta, nai ta ez, lotzatu ez egotiarren atzera eman eutzan zapatie.