ERAKUSKETA: «SOPLO. ARNASKETA SAIAKERAK» ‘EKAITZAREN OSTEAN’ PROIEKTUEN DEIALDIA IRABAZI ZUTEN LANEKIN

2021eko uztailaren 16tik abuztuaren 27ra, BilbaoArte Fundazioak “Soplo. Arnasketa Saiakerak” erakusketa izango du, “Ekaitzaren ostean” proiektuen deialdia irabazi zuten lanekin. Parte hartuko duten artistak Maria Ibarretxe, Susana Talayero, Charo Garaigorta, Eduardo Sourrouille eta Helena Goñi dira.

Erakusketa uztailaren 16an inauguratuko da, 19:00etan, eta sarrera librea izango da edukiera mugatuarekin. Barnean, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Erakusketa abuztuaren 27ra arte egongo da ikusgai astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:30era.

Helena Goñi (Bilbo, 1990). Arte Ederren Gradua ikasi zuen EHUn. Londresera joan zen, Central Saint Martinsen ikasten jarraitzeko. Argazkilaritza landu du nagusiki, baina musikak eragin izugarria izan du bere lanean, are obraren parte izateraino, beste gailu batzuekin batera, tartean bideoa edo lengoaia idatzia. Inguruan duena hartzen du abiapuntu lan egiteko, arreta berezia jarriz bere esperientziari espektatiben, porrotaren, utopiaren edo bestearekin elkartzearen bidez. Hainbat herrialdetan izan du bere lana ikusgai, besteak beste, Alemania, Malta, Erresuma Batua, Suitza eta Espainia.

María Ibarretxe (Bilbo, 1977). Arte Dramatikoan diplomatua da; artista eszenikoa eta bisuala da. Egonaldi eta proiektu artistikoak egin ditu Varsovia, Estonian, Belgikan, Mexikon eta Japonian. Alaitz Arenzanarekin batera Sra. Polaroiska kolektiboa osatzen du, eta hainbat sari lortu ditu, besteak beste, INJUVE , Ertibil, Madrilgo Sariketa Koreografikoa eta Gurea Artea.

Susana Talayero (Bilbo, 1961). EHUn Arte Ederren lizentziatura lortu ondoren, Erromara joan zen, eta han bizi zen 1986tik 1996ra; han eman zion hasiera bere ibilbide artistikoari. Gaur egun egiten duen lanak pinturaren, euskarriaren eta okupatzen duen espazioaren arteko harremanak ikertzen ditu. Berriki bere lanak Bilboko Arte Eder Museoan, Carreras Mugica, Burgosko CAB eta AOC F58, Roma aretoetan izan dira ikusgai eta d’Arts Visuals Santanyí’19, Mallorca saria jaso du.

Charo Garaigorta. Bere obra New York hiriaren testuinguruan garatzen da, bertan egin baitzituen Art and Education ikasketak bi urtez Columbia unibertsitatean; ondoren, beste 12 urtez bizi izan zen han. Bere obrak hainbat aretotan izan ditu ikusgai, besteak beste, Bronx Museum, Art in General, Parker´s box (NYC) , Hyde Park Art Center, Chicago, Madrilgo Casa de América, Bilboko Rekalde Aretoa, Centro Cultural São Paulo eta Fortaleza Museoa, Brasilen. Era berean, hainbat erakundetako hezkuntza sailekin ere egin du lan, besteak beste, Moma, Guggenheim NYC, Yeshiva University Museum eta Artium, besteak beste.

Eduardo Sourrouille (Basauri, 1970). Arte Ederretan lizentziatua da EHUn (1993). Eduardo Sourrouilleren obrak gizakiaren irudikapenaren inguruko hausnarketa egiten du. Argazki lanetan eta lan bideografikoetan, fikzioa eta errealitatea bereizteko gizakion beharrizana, iragana eta etorkizuna, emozioa eta arrazoia, desegin egiten da. Maitasuna, maitasunik eza, erridikulua, sexualitatea eta borroka soziala eta banakakoa behin eta berriz landutako gaiak dira, umorez eta urraduraz.