AMODIO SUHARRA

Batzuetan askatasuna,

ezer ez erraitea da,

hautatu zaitudala,

gauza ederrena izan da.

Nik ere zaitut hautatu,

amodioz bete bainauzu

maitasunak inguratu gaitu,

bihotzak ditugularik lotu.

 
Zure begietan dut irakurri,

grina beroaren iturri,

zu baizira nere iduzki,

arnasa den eder hori ?

Gure musukaduren kalda,

irazten daut gorputza,

ezpaineko gustu eztia,

sortarazten amodiozko sukarra.


Erotasunaren haizeak,

inguratu gaitzala,

besarkatuko gaituena

bereiztezinak bezala.

Aurpegiaren goxotasuna,

gainezkatzen arima,

airatu gaitezen ene izarra,

urrungo jeloskor begiradara.