GEREZI GARAIKO HAIKUAK

Josu Jimenez Maia

Haikua oinarrizko poesia da, mundua desku- britzeko poesia, ume baten begiradarekin lortua, Vicente Haya Segovia adituaren hitzetan esanda. Haiku batek oso hitz gutxitan atzemanezina biltzeko lan egiten du: xede handia, xede handirik bada. Izan ere, atzemanezina, berez, ezin da atzeman… eta hor dago haikuaren indar iradokitzailea; agian ezin da atzeman, eskuetan hartu, atxiki… baina antzeman daiteke. 

https://booktegi.eus/liburua/252/gerezi-garaiko-haikuak-josu-jimenez-maia