BERMEO

Bein sartu ei zien Elantsobe’ko portuen Bermio’ko txalupe batzuk arribadan, eta errire atara ei zittuezan erramuek, belak, paluek eta danak, otzarak ez beste guztiyek.

Agure bat yuen ei zan geuerako bere errumera lo eitten -fumelariye bera-.

Alako baten etorri ei zien gona-gorridun andra bi txalupera agurie bere errumien lo eguen artien. Askatu ei zituezan sokak eta asi ei zien andra biyok abantien eta a cada palabra sien leguas esaten, eta Habana’ra eldu ei zien. Orduen errire salta ei euen andra biyok eta euren geuzek eitten zittuezan artien, aguriek be salta ta Habana’ko arbola bateri adar bat kendu ta txalupera arin etorri ta pipie fumeten asi ei zan.

Etorri ei zien noix edo noix andra biyok, eta asi ei zien euren artien: pipe sundie dau emen: um! gixonen bat sartu ete yaku?

Au entzuten agurie ixilik egon ei zan, ixillik mutillek, asmauko ete eben bildurrez.

Geyagoko barik asi ei zien ostara be abantien, eta goxaldie baño lenau eldu ei zien Elantsobe’ra.

Aguriek geu atan Habana’n egon zela lagunei ziñeztu eraiteko, ango arbolien adar ezie erakusten ei eban.

Ori alan ixen bazan,

sartu daittela kalabazan,

eta urten deyela,

Derio’ko plazan.