Abian da Dardara Fest-en hamargarren edizioa. Zumaiako musika taldeak ordezkatzen dituen elkarteak 2011 urtearen amaieran eman zion hasiera bere ibilbideari eta 2012 urtetik Zumaiako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen musika jaialdiak, hamargarren urtez jarraian Abuztuan izango du hitzordua.
Bi kartel buru eta bi egun
Kolektiboaren asmoa aurtengoan zerbait berezia egitea izan da eta hainbat ideiatan lan egin ostean, egungo egoera medio, azkenik jaialdia bi egunetan eta bakoitzean bi emanaldirekin egitea erabaki zuen, egun horietako bakoitzean izen indartsu bat izanik.
Lehen eguneko musika agian musika zerbait rockero edo gogorragoa aurreikusten da, COBRA taldea buru (Berri Txarrak, PI L.T, Kokein, 6 urte, Morgan, Dinero, etab.-etan izan diren edo dauden partaideekin). Fyre diska aurkeztuz etorriko dira. BAMMS taldeak irekiko du emanaldia.
Bigarren eguna Zestoako GRISES taldea buru, musika dantzagarriagoko kontzertua izan genezakeela esan daiteke. “Talismán” diska aurkeztuz etorriko dira. Woodstrings taldeak irekiko du emanaldia.
Elkarteko talderik ez
Edizio guztietan ohikoa izan da herriko eta elkarteko taldeak egotea baina aurtengoan formatu laburrera behartuta, eta besteak beste denbora luzez ezin entseatu egon behar izanaren ondorio, ez da Zumaiako talderik izango.
Taldeen erreferentziak:
COBRA:
https://cobrarocks.bandcamp.com/album/fyre
https://www.facebook.com/cobrettirocks/videos/cobra-teleberri/132071575530634/
GRISES:
https://www.rockzonemag.com/entrevista-a-grises-a-todo-color/
BAMMS:
https://www.youtube.com/watch?v=IKvgwf7DYZI
WOODSTRINGS:
https://www.arrasate.eus/es/agenda/2018070512071403
https://es-es.facebook.com/WoodStringsBand/
Sarrerak
Entradium.com plataforman erosi ahal izango dira bi aukeratan:
-
Egun bakarra (ostirala edo larunbata): 6 € (+gastuak).
-
Bi egunetarako sarrera: 11 € (+gastuak).
Elkartearen urteurrena 2022-an
Egoera normaltzen bada behintzat, kolektiboak badu elkartea beraren 10. urtebetetzea behar bezala ospatzeko asmoa.