Euskara gure arima da,
gure arma hoberena!
</>
Gure hizkuntza,
lur barne sakonetik heldu da,
izaeraz janzten gaituena,
gure zainetan isurtzen dena,
betidanik gure baitan izan dena.
Gure lurrari lotua da,
ama eta bere umea
lotzen dituen zilko-hestea,
lurra eta zerua, zubi gisa,
uztartzen dituen ortzadarra da.
Gure hizkuntza,
behar-beharrezkoa da,
arnasten dugun airea,
odola zainetan mugitzen duena,
bihotzak zuzentzen duen bidea.
Gure biziaren lotura da,
eguneroko harremana,
transmisioaren haria,
gizartearen erlazioa,
funtsezko izatea.
Euskara gure arima da,
gure arma hoberena!
Zaude bizirik!
Bizirik zaude…