AZ Ekimena auzo-ekimenak crowdfunding kanpaina bat abiarazi du Iruñeko Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia kontatzen duen liburu bat finantzatzeko.
Duela bi urte, Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia lantzeko memoria talde bat sortu zen AZ Ekimenaren barruan: ‘Auzolanean, Historia idatziz – Haciendo barrio, haciendo Historia’. Denbora horretan helburuak zehazten, artxiboko materiala aurkitzen eta proiektuak diseinatzen ibili da. Bere lehen jarduera publikoetako bat uda honetan Plazara! gune komunitarioan egindako erakusketa izan zen, auzo-mugimenduaren mugarri garrantzitsuenak grafikoki islatzeko eta testigantza eta dokumentu berriak jasotzeko balio izan zuena. Liburu honen argitalpenak lan hau guztia islatu nahi du, eta auzoaren oroimena lantzen jarraitzeko abiapuntua izan nahi du.
Liburuaren edukiak Alde Zaharreko auzo-elkartearen historia eta garai ezberdinetan praktikara eraman dituen dinamikak bilduko ditu. Horien artean, inguruan dagoen elkarte-sarerik gabe ulertzen ez diren ekimen, esperientzia eta borroka asko.
Ekarpen kanpaina hau astelehen honetan (16) hasiko da eta lehenengo fasea irailaren 25ean amaituko da; beraz, laguntza guztiak ongi etorriak dira, bai ekarpenen bidez, bai kanpainaren berri emanez.
Kanpainarako ekarpen ekonomikoa egiten duten pertsona guztiek PFEZren aitorpenean % 25eko zerga-desgrabazioa jaso ahal izango dute, eta 10 eurotik gorako ekarpenak egin ahal izango dituzte. Esteka honetan informazio gehiago aurkitu eta ekarpenak egin ditzakezue: https://goteo.cc/haciendobarriohaciendohistoria
Kanpainaren inguruko berri guztiak gure sare sozialetan kontatuko ditugu: Facebook (AZ Proyecto-Ekimena), Twitter (@AZekimena) eta Instagram (az.proyecto.ekimena).