ENKARTERRIKO ASTOA (MORFOLOGIA)

Iberiar penintsulako asto txikienetarikoa da. Profil zuzena eta proportzio orekatuak. Izaera otzana eta bizkorra. Belarri txiki eta apatxa txikikoak.

Azal kolore gaztain iluna edo beltza. Begi, sabel eta besapeak orban tuxriekin. Bizkarraldean marra txuria eduki dezake.

Arren gurutzera arteko altuera 120 zentimetrotakoa eta emeena 120 zm-takoa da. Asto hauen pisua 200 kg-takoa da batez beste.

Ernaltze garaia udaberriarekin bat egiten du, eta ahurdunaldiak 12 hilabete irauten ditu.