JEAN ETXEPAREREN ‘BERIBILEZ’ (1931): BIDAIA ETA IDEOLOGIA

Aitor Ortiz de Pinedo

Jean Etxepareren idearioaren bila abiatu gara, horrenbestez; beste alde batetik, ideario pertsonalaren osagarri gisa, nahi izan dugu atera zein zuen Euskal Herriaren irudia. Euskaltzale seinalatua izanik, idazlearen iruditeria kualifikatua jasotzea lagungarria izan daiteke ulertzeko zein ziren identitate-apustuak Iparralde hartan. Beribilezeko idearioaren bilaketan, ezinbestekoa iruditu zaigu aztertzea Jean Etxepareren gaztetako formazioa Iparraldeko nor izango zirenen ohiko eskoletan, segidan Bordeleko Unibertsitatean jaso zuenarekin jarraitzeko, eta, buruan, idazleak berak egin zuen ibilbide intelektual autonomoarekin amaitzeko. 

https://booktegi.eus/liburua/256/jean-etxepareren-beribilez-1931-bidaia-eta-ideologia-aitor-ortiz-de-pinedo