Irailaren 7an thriller frantses bat izango dugu Seules les Bêtes. Bertan zuzendariak atalez atal pertsonaia desberdinen ikuspuntuak jorratuko ditu filmaren amaieran historia guztia azaleratu arte.
Seules les bêtes (2019) 117 min. Frantzia.
Zuzendaritza: Dominik Moll.
Gidoia: Gilles Marchand, Dominik Moll.
Argazkilaritza: Benedikt Schiefer.
Musika: Patrick Ghiringhelli.
Aktoreak: Denis Menochet, Valeria Bruni Tedeschi, Laure Calamy, Nadia Tereszkiewicz, Damien Bonnard, Bastien Bouillon, Guy Roger ‘Bibisse’ N’Drin.
Intriga/Drama
Emakume bat desagertu egiten da. Elur-ekaitz baten ostean, bere autoa herrixka baterako bidean agertzen da. Poliziak nondik hasi ez dakien bitartean, desagerpenari lotuta diruditen bost persona agertzen dira. Hauetako bakoitzak bere sekretua dauka ezkutuan.