Sentimendu guziak ez dira azaltzen,
ez ditugu den-denak ulertzen,
zergatik gaur zu zaitudan maitatzen,
osmosian zurekin bainaiz sentitzen.
Maitatu gira Txurrumurruko kaskoan,
iratze berde goxoen artean,
zeru azpian, ilunabarrean,
ihintzak egin estalkiaren behean.
Lotan sartu gira bat bestearen ondoan,
besarkatuak, maitetsu dohatsuak,
amodiozko utzikeria oso batean,
munduan bakarrik ginela orduan.
Lehen argi-zirrintekin atzarri gira,
iduzkiaren izpiak goxatu dizu matela,
partekatu dugun begirada,
amultsutasunaren igalia.
Gaua lekukoa izan dugu,
izarrek gaituzte ferekatu,
zein goxotasun, zein momentu
gu biok duguna ezagutu.
You must be logged in to post a comment.