Henry David Thoreau (itz. Leire Zapiain Egaña)
Zerbait esan nahi nuke Naturaren alde, erabateko askatasunaren eta basatasunaren alde, soilik zibila den askatasun eta kultura batekin kontrastean; gizakia Naturako bizilagun gisa ikusi, Naturako zati eta esparru gisa, ez horrenbeste gizarteko kide gisa. Muturreko adierazpen bat egin nahi nuke, enfasia zilegi bazait, aski txapeldun baitago zibilizazioaren aldeko: apaiza eta eskola-kontseilua eta zuetako bakoitza arduratuko da hura babesteaz.
https://booktegi.eus/liburua/259/ibili-henry-david-thoreau-itz-leire-zapiain-ega%C3%B1a