ANIMADEBA 2021 K SARIA

Pasa den irailaren 11an Animadeba 2021 edizioa amaitu zen sari banaketa ekitaldiarekin. Aurtengo edizioan sail ofiziala, panorama eta EHU Zuzendari berriak sailez gain Work in progress, musika kontzertuak, mintegiak eta proiekzio bereziak izan dituzte. 4 egunetan zehar mundu osoko animazioaz gozatu ahal izan dugu. Proposamen oso desberdinak eskaini dituzte adin eta gustu guztiak asetzeko modukoak.

Zineklubok osatutako epaimahaik sail ofizialeko lanak ikusi eta lehenengo K saria nork eramango duen ebatzi du.

Proposamen berezi eta erabat interesgarria eskaintzen duelako. Gaur egungo gizarteari kritika egiten diolako ideia sinple eta umorea tarteko. Filma egiterakoan zuzendariak eskura zituen errekurtsoak oso modu eraginkorrean erabiliz ezohiko animazioa sortu duelako.

2021 Animadeba K saria Noah Mauchly-ren MOUSE laburrari ematea.

Gainerako sariak hauek izan ziren, Work in progress atalean Izar film ekoiztetxearen “Azkena” lanak eraman zuen. Epaimahaiaren aipamen berezia Alberto Vazquezen “Homeless Home”entzat, gidoi onenaren saria Mathilde Parqueten “Trona Pinnacles”entzat, publikoaren saria eta sari nagusia film berak eraman zituen Paul Masen “Precious” lanak.