Iaz bezala, bilerak “online” eginen dira, Zoom plataformaren bidez, eta nahitaezkoa izanen da aurretik izena ematea
Urtero bezala, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) informazio saioak antolatu ditu ikasle berrien gurasoentzat. Saio horietan, familiek informazioa jasoko dute beren seme-alabek hasi duten prestakuntzaldi berriari buruz, titulazioei buruz eta NUPek ematen dituen zerbitzuei buruz. Joan den ikasturtean, 700 guraso konektatu ziren bilera horietara.
2020-2021 ikasturtean gertatu zen bezalaxe, saioak modu telematikoan eginen dira, Zoom plataformaren bidez, irailaren 20tik urriaren 5era bitarte. Hitzaldiak titulazioen arabera antolatu dira, zenbait egunetan banatuak, eta xehetasun guztiak Unibertsitatearen webgunean kontsultatzen ahalko dira. Konektatzeko, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Zalantzarik izanez gero, aukera dago puertas.abiertas@unavarra.es helbide elektronikora idazteko edo 948166175 telefono zenbakira deitzeko. Saio guztiak 19:00etan hasiko dira.
Egunak eta titulazioak
Zehazki, Industria Zientzien arloko titulazioei buruzko hitzaldiak irailaren 20an emanen dira: Industria Teknologien Ingeniaritza, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa, Ingeniaritza Mekanikoa eta Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza. Informatikarekin eta Telekomunikazioarekin lotutako graduei buruzko saioak, berriz, irailaren 21ean eginen dira: Ingeniaritza Informatikoa, Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza, Ingeniaritza Biomedikoa eta Teknologietan eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza. Bestetik, irailaren 22an emanen da Nekazaritzako Elikagaietako titulazioen berri: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza (NELII), Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza (EPPB) eta NELIIko + EPPBko Gradu Bikoitza.
Zientzietako graduei buruzko bilerak irailaren 23an eginen dira: Zientziak, Bioteknologia, Datuen Zientzia eta Datuen Zientziako + EAZko Gradu Bikoitza. Irailaren 27an, Ekonomiarekin lotutako titulazioren bat egiten ari diren ikasleen gurasoei emanen zaie informazioa: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ), Ekonomia, EAZko + Ekonomiako Gradu Bikoitza, Datuen Zientziako + EAZko Gradu Bikoitza eta EAZko + Zuzenbideko Gradu Bikoitza. Irailaren 28an, berriz, Zientzia Juridikoetako titulazioen txanda izanen da: Zuzenbidea, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak eta EAZko + Zuzenbideko Gradu Bikoitza.
Irailaren 29an, Osasuneko graduei buruzko hitzaldiak emanen dira: Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Psikologia, eta hurrengo egunean, hilaren 30ean, Giza eta Gizarte Zientzietako titulazioenak: Historia eta Ondarea, Soziologia Aplikatua eta Gizarte Lana. Gurasoentzako jardunaldiak urriaren 5ean bukatuko dira, Hezkuntzako titulazioetako bilerekin: Haur Hezkuntzako Irakasletza, Lehen Hezkuntzako Irakasletza eta Haur Hezkuntzako + Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza.