ENKARTERRIKO ASTOA (BILAKAERA)

Izena bizi den bailaratik datorkio, Enkarterrietako bailara, Bizkaiako mendebaldeko zonaldea. Desagertzeko zorian dagoen asto arraza.

Lanerako erabili ohi den arraza izan da beti. Orain oso karga gutxiko lanak egiteko erabili ohi da eta hori dela eta bere bizi adina 25-30 urtera arte luzatu da.

2018. urte bukaerako datuen arabera Enkarterriko arraza honen 377 asto daude, 297 eme eta 80 ar.