Gauza guztiek dutela bixkia dirudi. Egia nondik hori? Nondik hori ?
Berdin iraunen dutela, hori ote araudi?Nondik egia hori?Nondik hori ?
1Nahiz eta leku berean murgildu uretan, inoiz ez da sartzen ur berean, inoiz ez ur beretan; ura isurtzen baita abian.
2 Nahiz eta leku berean hegaldan airean, inoiz ez dabil aire berean, inoiz ez aire beretan, airea haize bihurtzen baita abian, abian.
Gauza guztiek dutela bixkia dirudi. Egia nondik hori? Nondik hori ?
Berdin iraunen dutela, hori ote araudi?Nondik egia hori?Nondik hori ?
3 Zerbait sartzen zenean nonbait hor lur berean, beti egoten lur berean, mugitu gabe horretan, lurra ez baitzen sekulan, inoiz ez abian
4 Lur barruan dagoena, lohi busti edo ikaran, epe motzako hobiratua leku berean, lurra lasterka hasi baita abian, abian
Gauza guztiek zutela bixkia dirudi. Egia omen hori? omen hori?
Aldatzen ari direla, hori ote araudi?Egia baita hori, baita hori
5 Mundua itota uretan edo erreta funtsean, izadia baita iraulian, abiadura zaluan, lurra aspaldi hasi baita abian.
6 Etorkizuna nahasia, gizakiaren errua, sute eta uholdeak, hormak oro hurtze bidean, izadiari izurria sartuz dena izorra abian, abian.
Dena abian baitago, galtzen ari hi izadi, egia baita hori bai aspaldi
Dena abian baitago, hori baita araudi, ta errudun bakarra hi gizaki
Hi gizaki, errua bota hiri 4