KIMIKA

Alta “kimika” hitzaren balizko jatorria (lehenagoko “alkimia” ere) aditu anitzen irudikotz Egipton bilatu behar da. Izan ere, grekoek jaso omen zuten antzinateko egiptoeraz “keme” lur bide baitzen. Areago, egiptoarrek haien aberriaren izendatzekotz “kemet” hitza erabiltzen ohi zuten, hots, “lurbeltz”, erran nahi baita “lur emankorra”.