01/10/2021 | 10:00etan
Nori zuzendua: Publiko guztientzat
Prezioa: Doan
Erakusketan historiaurreko animalien hondakin fosilak daude, besteak beste, Nafarroan orain arte osorik gorde diren haitzuloetako hartz bakarrarenak.
Haitzuloak, eta hauek eratzen diren ingurune berezia, balio izugarria duten natura-inguruneak dira. Batzuetan, denboraren benetako kapsulak bezalakoak dira, milaka urtetan zehar hondatu gabe mantendu direnak, gaur egun gizakiaren ekintzak arriskuan jar dezakeen oreka ahul eta delikatu batean.
Bere barnean, beste elementu askoren artean, antzinako garaiez hitz egiten diguten giza, landare eta animalia espezieen fosilak kontserbatu dira, Paleontologia bezalako hainbat zientzien bidez, Lur Planetaren gaineko bizitzaren historia ikaragarria berreraikitzen laguntzen digutenak.
SPELAEUS erakusketak duela 50.000 urte inguru Amutxateko (Aralar mendilerroa, Nafarroa) aztarnategi paleontologikoa sortu zuten leize-hartzei buruz kontatzen digun istorioak, gaur egun desagertuta dauden animalia bikain horien bizitza eta heriotza ezagutarazteaz gain, Natura eta Kultura Ondarearen balioespen, kudeaketa, babes, kontserbazio eta balioan jartzera bideratutako jardunbide eta ekintza egokiak garatzeko beharraz sentsibilizatu nahi du, Ondare horren eskualdatze eta zaintze onaren arduradun baikara.
You must be logged in to post a comment.