Xedea
Euskararen normalizazio-bidean prozesu eraginkorra abiatzea, lantzea eta bermatzea da Euskalgintzaren Kontseiluaren xedea, Euskal Herriko arlo sozio-politikoan, ekonomikoan zein kulturalean. Hain zuzen ere, Kontseiluaren eginkizun nagusia da prozesu horietan eragitea, egitasmoak zuzenean garatuz nahiz eragite-eginkizunetan proposamen zehatzak luzatuz.
Lan ildoak
-
Hizkuntza-eskubideak eta gizarte-kohesioa: Euskal Herriko herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egiten du Kontseiluak, horien inguruko azterketak, proiektuak eta proposamenak garatuz.
-
Hizkuntza-politikak eta administrazioa: euskararen normalizazioa bultzatuko dituzten hizkuntza-politika eraginkorrak sustatzen ditu Kontseiluak. Horretarako, administrazioarekin zein eragile sindikal, sozial eta politikoekin zuzeneko elkarrizketan dihardu.
-
Euskararen ezagutza unibertsala: herritar guztiei euskara ezagutzeko eskubidea berma dakieken lan egiten du Kontseiluak. Alde batetik, euskal eleaniztunak lortzeko indar berezia egiten du hezkuntzan. Eta, bestetik, helduen euskalduntzea bultzatzeko eta areagotzeko jardunean da.
-
Arnasguneak: euskararen normalizaziorako ezinbestekoak diren arnasguneak jasaten ari diren aldaketak aztertu, eta horien inguruko proiektuak garatzen eta aplikatzen ditu Kontseiluak hainbat eragilerekin elkarlanean.
-
Kultura: euskal kulturaren garapena sustatzeko bermeen alde egiten du lan Kontseiluak. Kulturgintzako eragile eta sortzaile nagusiekin hartu-emanean da.
-
Eremu sozioekonomikoa: euskararen normalizazioan ezinbesteko esparrua denez, eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko ildo estrategikoa garatzen du Kontseiluak. Horretarako, arloaren euskalduntzean estrategikoak diren eragileen edo aktoreen konpromisoak landuz eta urratsak egiteko ekimenak garatuz.
-
Nazioarteko harremanak: Nazioarteko erakundeetan euskararen eta hizkuntza-eskubideen egoeraren berri emateko jardunean da Kontseilua, eta Europako nahiz bestelako hizkuntza gutxituetako ordezkariekin elkarlanean dihardu.