ZINEKLUBAK ETA ZINEMALDIAK: IRAGANA, ORAINA ETA GEROA

Atzo, Donostiako zinemaldiaren baitan Kresala zineklubak bultzatuta “ZINEKLUBAK ETA ZINEMALDIAK: IRAGANA, ORAINA ETA GEROA” hausnarketa foroa gauzatu zen.

Saioa Javier Tolentino zinemagile eta zinemagintzan aditua den kazetariak gidatu zuen. Hitza hartzen lehena Sara Hernandez izan zen “Zinemaldia70: historia posible guztiak” ikerketa proiektuko ordezkaria. 70 hamarka amaieran Zinemaldiak izan zuen “Pueblos y Barrios” saila ikertzen igaro zituen Sarak Elias Querejeta Zine Eskolan egindako urte eta erdiak. Zinemaldiaren atal honek sail desberdinetako filmak euskal herri osoko 150 herri baina gehiagotara eraman zituen. Herrietan zineklubak eta auzo elkarteak izaten ziren saioak dinamizatzen zituztenak, ekintza horri esker zinemaldia herrikoiagoa bihurtu zen, zine zaleon elkargune bilakatu arte. Bertan eman ziren gaur egun ohikoak diren lehen solasaldiak zinemaldien baitan. 80. Hamarkada hasieran zinekluben gainbeherarekin bat sailak ere indarra galdu zuen desagertu zen arte.

Testu osoa:

zinekubak eta zinemaldiak atzo gaur eta bihar prentsa oharra