JOSEBA SARRIONANDIA: “AINHOARI GUTUNAK”

“Haur nintzelarik bi jolas moeta nuen hitzekin. Bata, hitz bat hartu eta errepikatzea. Esate baterako, arbola, arbola, arbola, harik eta errpikatzearen errepikatzez arbola halako zarata bat bihurtu, arbolaren esanahia lausotu arte. Gero beste hitz bat, esate baterako mundua, eta berdin, mundua, mundua, mundua, hitza esangurarik gabeko hotsa bihurtzen zen. Jolas horren bidez ikasi nuen hitzak desegiten direla. Eta desegin orduko, noizbait egin egin direla, eta hitzen sortzea eta umotzea fruituen heltzea bezalakoa dela, edo fruitu arbolaren haztea bezalakoa. Eta hitzak egitea, zentzuz kargatzea, hitzak suntsitzea baino zailagoa dela”.