EUSKAL KOSTALDEA, ITSASBAZTER HIGIKORRA ERAKUSKETAREN BISITA

Bisita
  •  Urriak 08 | 15:30

  •  Miarritzeko mediateka | Biarritz

  •  18+ urte

Itsasbazterra eremu erakargarria bilakatu da. Lapurdiko kostaldea abiadura bizian garatu da itsasbazterreko turismoaren garapenaz geroztik. Itsasbazterraren urbanizazioa eta bertan ematen den “biztanleriaren itsasbazterrekoa izateko joera” deritzon dinamika demografikoa 1850etik bidean da. Gizarte bilakaera horietatik “kosta arrisku” nozioa jalgi zen.

Honela, erakusketak arrisku horren kontzientzia piztea du helburu, ezen arriskuak eraikinak, azpiegiturak eta pertsonak mehatxatzen baititu.

Euskal Hirigune Elkargoak sortu erakusketa hau ludikoa eta interaktiboa da. Norbera aktore bilakatzen da eta pista batzuk ikasten dira itsasbazterra hobeki zaintzeko.

Euskarazko bisita. Izena ematea beharrezkoa.

Informazio gehiago eta izen emateak:

lelicetche@hendaye.com – 05 59 74 16 18