Al AZAR, BALTASAR

Urriaren 5ean, programazio berriarekin bueltatuko gara. Hainbat film ikusteko aukera izango dugu eta kolaborazio bereziak ere edukiko ditugu. Behekaldean, hilabetearen saio guztien informazioa duzue.

Hilabetea hasteko, Robert Bresson zuzendariaren Au Hasard Balthazar aukeratu dugu (zuzendari honen atzera begirakoaren lehenengo filma da hau). Gertutik ezagutuko dugu gure asto protagonista. Hasieran, alaitasunez bizi du, baina heldutasunera iristean, dena aldatuko da. Zamabere bat bihurtuko da.

Au hasard Balthazar (1966) 95 min. Frantzia

Zuzendaritza: Robert Bresson.

Gidoia: Robert Bresson.

Argazkilaritza: Ghislain Cloquet.

Musika: Jean Wiener.

Aktoreak: Anne Wiazemsky, Walter Green, François Lefarge, Pierre Klossowski Philippe Asselin, Nathalie Joyaut, Jean-Claude Guilbert, Guy Renault.

Baltasar astoak bere lehen urteak alaitasunez bizi ditu. Heldutasunera iristen denean, ordea, zamabere bezala erabilia izango da, bere jabe desberdinengandik tratu txarrak jasanda.