ESTROPADAK ETXETIK

Xabier Castrillon

Aurtengo traineru denboraldia ez ohikoa izan dela esatea pellokeria bat litzateke, 2020ko traineru, trainerilla, batel edo aulki mugikorreko sasoia ez ezik, beste guztia ere izan baita ezberdina gure gizartean zorioneko COVID-19a tarteko. Gutako guztion bizimodua hankaz gora jarri zen urte gisa gogoratuko dugu 2020a. Etxean itxita egon gara, kale hutsen irudiak apokaliptikoak iruditu zaizkigu, hildakoen zerraldoak pilatuta agertu zaizkigu albistegietan. Eta dena etxetik oso gertu. Ez da beste urte bat izan. Ezta kirolean ere. 

https://booktegi.eus/liburua/261/estropadak_etxetik-xabier-castrillon