IUSPLAZA

http://www.iusplaza.com/ webgunea ezagutzen ote duzu?

Bada, eta beraiek errana, “Zuzenbidearen webgunea, euskaraz” da.

Izan ere, aurkezpenean diotenez,

Iusplaza webgunean hasiera-hasieratik bi dira norabide nagusiak: zuzenbidea eta hizkuntza, eta horiek ematen diote bere eite propioa, iurilinguistika eta zuzenbidearen teoria eta praktika uztartzen baititu. Hartara, bi ardatz horiek abiapuntu harturik, Iusplaza izenetik bertatik ulertzen da horren esanahia, latinezko ius (zuzenbidea) eta euskarazko plaza (foroa) estekaturik datozelako bertan. Izatez, horiek dira webgune honen eredua eta berrikuntza.

Hartara, Iusplaza webguneak, batetik, azken hiru hamarkadetan ondu den euskara juridikoaren emaitzak eskaintzen ditu, euskararen barneko zuzenbidearen espezialitateko hizkera erakutsiz, eta bestetik, hartzaile nahi ditu zuzenbidearen arloko jendartea zein gizarte zabala, mundu juridikora euskaraz hurbiltzeko gogoa edota premia duena.

Zuzenbidearen eragileei dagokienez, web honetan bertan aurkituko dituzte horiek gai esanguratsuak. Dela jardule praktikoa (abokatu, prokuradore, notario edo erregistratzailea, funtzionarioa, aholkulari juridikoa) dela irakaskuntzan edo ikerkuntzan dihardutenak (Zuzenbide Fakultateko irakaslea edo ikaslea, eta ikerketan dabilena), dela zuzenbidearen ikuspegi linguistikoa lantzen duena (itzultzaile, teknikari, hizkuntzalaria…), guztiak izan daitezke webgune honen eskaintzaren hartzaileak”.

Erranak erran, www.iusplaza.com, guziz gomendagarria:

http://www.iusplaza.com/blog

http://www.iusplaza.com/iusplaza-corpusa

http://www.iusplaza.com/arloak

http://www.iusplaza.com/hiztegia

http://www.iusplaza.com/zuzenbidea-eta-hizkuntza

http://www.iusplaza.com/estekak

http://www.iusplaza.com/harremana