‘ILARGI GUZTIAK’ FILMAK IRABAZI DU X. SAN SEBASTIAN-GIPUZKOA FILM COMMISSION SARIA

Igor Legarretak zuzendutako ‘Ilargi guztiak’ filmak beste sari bat lortu du. Epaimahaiak aukeratu du X. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sariaren irabazle. Sariaren helburua da ikus-entzunezkoen ekoiztetxeen lana aitortzea. Filmatu diren tokietako hiri balioak, paisaia balioak, kultura balioak eta balio sozialak hobekien islatzen dituzten fikziozko film luzeak saritzen dira. Sariak 7.000 euroko zuzkidura du pelikularen ekoiztetxearentzat, eta 3.000 eurokoa laguntzaile izan diren film commission-entzat.


Legarretak berak jaso du saria, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission bulegoak Donostiako Maria Cristina hotelean antolatutako ekitaldian. Javier Aguirresarobe argazki zuzendariak, Marta Etura eta Gorka Otxoa aktoreek, Agatha Ruiz de la Prada diseinatzaileak eta Benito Zambrano zuzendariak osatu dute sariaren aurtengo edizioko epaimahaia.


‘Ilargi guztiak’ filmari dagokionez, Nafarroa Film Commission, Bilbo-Bizkaia Film Commission,  eta Donostia-Gipuzkoa Film Commission elkarteen lankidetza izan da pelikula egiteko.