NUPEKO BOST IRAKASLEK “SURCOS DE TRASCENDENCIA EN LA MODERNIDAD SECULAR” LIBURUA IDAZTEN HARTU DUTE PARTE

Liburuaren idazleak, ezkerretik eskuinera: Javier Gil-Gimeno, Elliana Alemán Salcedo, Josetxo Beriain Razquin, Celso Sánchez Capdequi eta Pablo Echeverría Esparza

Gizarte sekular, aldakor eta teknologiko honetan transzendentziaren kontzeptua nola txertatu aztertzen du Catarata argitaletxeak plazaratutako lanak

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologiako irakasle titular Celso Sánchez Capdequik koordinaturik, hamaika ikertzaileren artean idatzi dute “Surcos de trascendencia en la modernidad secular” izeneko liburua, eta Catarata argitaletxearen “Investigación y debate” bilduman argitaratu. Liburuaren aztergaia honakoa da: Mendebaldeko gizartean traszendentziak eta sekulartasunak nolako esanahia duten, gizarte “hiperkonplexu, azeleratu, superkomunikatu eta global” honetan hain zuzen ere.

Aitzinsolasa eta bi parte ditu liburuak, eta 220 orrialde. Lehenbiziko partean, “Trascendencia(s)” izenekoan, Mendebaldeko gizartearen aldaketa kulturalekin uztarturik traszendentziak nolako esanahaia duen azaltzen da; bigarrenean, berriz, “Cuidados” izenekoan, kasu zehatz batzuk lantzen dira, gizarte globalaren arreta etengabe eta sosegatua eskatzen dutenak. Idazleek askotariko gaiak landu dituzte, hala nola gorputzaren osasuna zaintzeko lanak, bizitza soziala arrapaladan kudeatu beharra, kapitalismo emozionalaren sormenezko subjektibitateak eta traszendentzia arte garaikidearen munduan.

Zehazki, idazleetako bost Nafarroako Unibertsitate Publikokoak dira: Celso Sánchez Capdequi, Josetxo Beriain Razquin, Javier Gil-Gimeno eta Pablo Echeverría Esparza NUPeko Soziologiako jakintza-alorrekoak eta I-COMMUNITAS institutuko kideak dira (ikerketa sozial aurreraturako institutua), eta Elliana Alemán Salcedo, aldiz, Soziologiako irakasle elkartua.

Horietaz gainera, beste hauek ere hartu dute parte liburuaren idazketan: Han Joas, Humboldt Unibertsitateko ohorezko irakaslea (Berlin); Andreas Reckwitz, Humboldt Unibertsitateko irakaslea (Berlin); Maya Aguiluz Ibargüen, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko Zientzietako eta Humanitateetako Ikerketa Diziplinartekoen Ikastegiko irakasle titularra (CEIICH); Luis Enrique Alonso eta Carlos Jesús Fernández Rodríguez, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak; eta Joaquín Esteban Ortega, Valladolideko Miguel de Cervantes Unibertsitate Europarreko irakaslea.

Zortzi kapitulu

Egiturari dagokionez, aitzinsolasa eta zortzi kapitulu ditu liburuak. Aitzinsolasa Celso Sánchez Capdequik idatzia da, eta “Trascendencia secular: el oxímoron de nuestro tiempo” du izena. Irakasleak dioenez, “honako hau da liburuari batasuna ematen dion gaia, eta, bide batez, gizarte honetan gero eta ageriagoa den auzia: sekularra den horren antagonikoa ote den egituraz traszendentzia, edo beste aukera batean pentsa ote dezakegun, hau da, bi kontzeptuen arteko hurbilketa markatuago batean oinarritzea gure gizartea, aro sekular honen muinean ditugun arazoak birbideratzeari begira”.

Zehatz-mehatz, hauek dira zortzi kapituluen izenburuak: “La trascendencia como sacralidad reflexiva. El período axial como corte en la historia de la religión, ¿Crisis de lo general?, La ambivalencia entre situaciones como fuerza motriz en la construcción de la realidad social, Trascendencia, religación y símbolo en la era secular, La gestión como terapia: el coaching como técnica de cuidado de las subjetividades emprendedoras, Lo religioso en las sociedades aceleradas: contracción del presente, presentismo y sus efectos sobre la religión, La estetización de lo sagrado en el arte corporal y la ruina de la trascendencia y Resurgimiento de trascendencias en el marco de la salud cuestionada”.