Euskal Telebistari so
Perurena edota Retegi noiz agertuko zain,
hokei hobe koprenitzen ziet;
birziklai erabatekoa ekonomikan burutzen,
ilobasoari kontatzen Alduderat gaiten zirenekoak
txokalte eske, zapien xerka, eta kafia, ai ene!, kafia…
Gogoan du astoa Jarolan estekatzen zutelarik,
gogoan soilik askaltzerat agertzen ziren barrideak;
burutik ezin kenduz eraztun salataria
buratsoengandik jaso zuenaz mintzatzeagatik.
Etxeko garbigailu erosi berriari begira
oroitzetatik erreskatatzen lixu kukua,
lixu zurruta, egun atariko apaingarri.
Leihotik dakusan porlan basarmotuak
sortibarreko naturaren hezea lainotzen diolarik
ahulduz, ximelduz, itzaliz doala oharturik.
Amatxirekin baterat, bertze entziklopedia oso bat ere
iraunginen da, enegarrena,
beharbada, gure historia kamustuaren hondar atal argigarria.
Amatxi maiteak, sorginen ondorengoak,
euskal jakintzaren gordailu,
Geroak zerbait erran diezaigun
zuengandik ikasi behar.