ELISA SAINZ DE MURIETA: “KLIMAREN-LARRIALDIA, ZIENTZIAREN IKUSPUNTUTIK”

Udakoa Ikastaroak

Urriaren 15ean, ostirala, Ordiziako Barrena jauregian, 19:00etan,

Elisa Sainz de Murieta: “Klima-larrialdia, zientziaren ikuspuntutik” (euskaraz).

Elisa Sainz de Murieta Geologia Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 2001), Ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketako master bat ikasi zuen Madrilgo Industria Antolakuntzako Eskolan (EOI, 2002), eta 3 urtez aritu zen ULMA industria taldean. 2005ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean lanean hasi zen, Biodibertsitate zuzendari gisa. Etapa horretan, zientziak erabakiak hartzeko oinarri gisa duen garrantzia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen, eta, horregatik, Jaurlaritzan amaitu ondoren, ingurumen-aldaketei buruzko master bat ikastea erabaki zuen (UPV/EHU, 2010), doktoretzarako sarbidea eman ziona.

2010ean Basque Centre for Climate Change (BC3) erakundean hasi zen lanean, eta bertan egin zuen doktore tesia (2016), klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren igoerak euskal kostaldean sortu ditzakeen inpaktu eta kalte ekonomikoak aztertuz. 2017tik 2019ra Grantham Research Institute (London School of Economics) zentroko ikertzaile bisitaria izan da. Gaur egun, EHU eta BC3ko ikertzailea da. Bertan, klima-aldaketaren inpaktuak aztertzen ditu ikuspegi sozioekonomikotik, baita egokitzapen-politikak ere, eta hainbat ikerketa-proiekturen esparruan lan egiten du.

 

Hitzaldiaren ildo nagusiak:

1. Klima aldatzen ari da? (Ebidentzia zientifikoak)

2. Zergatik ari da klima aldatzen? (isurpenen garapena)

3. Zer egin dezakegu klima aldaketa gelditzeko? (hau da isurpenak murriztearen inguruko ideia batzuk)

4. Zeintzuk izan litezke klima aldaketaren ondorioak? (hemen inpaktuak azalduko nituzke)

5. Zer egin dezakegu ondorioei aurre egiteko? (adaptazio edo egokitzapen neurriak)