ZARAITZUKO IPUIN ZAHAR ETA BERRIAK

Liburu honek Zaraitzu ibarreko ipuinak biltzen ditu: aurreko mendeetan zenbait ikertzailek bildutakoak, azken urteotan nik aho-ahoz jaso ditudanak eta, horretaz gain, argitalpen honetarako propio sorturiko beste batzuk. Osotara, 53 ipuin dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Hainbat ipuin zaraitzueraz idatzita.

Ipuin tradizionaletan izaki mitologikoak (sorginak, lamiak, Sanson, Basajaun, Gartxot, Mari…) eta animaliak (axeria, hartza, otsoa, belea, usoa, Orhiko txoria…) protagonistak dira. Badira ere Memoria Historikoarenak, lanbideetan oinarritzen direnak (artzai ibiltaria, almadiazaina, kontrabandista…) eta, azkenik, gaurko 13 kontakizun (XXI.mendekoak), gai garaikideak jorratzen dituztenak. Azken hauek berri berriak.

280 orrialde zuri beltzean eta koloretan, 80 ilustrazio eta 20 argazki.