XIBEROKO BOTZA

1982. urtean, Frantzian, irrati libreak sortzeko baimena eman zelarik, lagün talde bat alkartü zen, Xiberoan eüskaraz ariko zen irrati baten sortzeko xedearekin.

1997an, Xiberoko Botza, Irulegiko Irratia eta Gure Irratia bildüko zütüan Euskal Irratiak federazione bat sortü zen. Geroztik Hendaiako Antxeta irratia ere hüllantü zeien, eta 2018az geroz Amikuzeko Irratia sortü ere.

Xiberoko Botzak leküko aktüalitatea, kirola, ekitaldi kültüral haboroxienak jerraikitzen dütü. 2008tik geroz webgune bat badü ere bai irratiak hainbat aldiz kanbiatürik. Eta biltzen dütüan berriak eseiatzen dütü hedatzen ere sare sozialen bidez. Izan facebook, twitter edo ere youtube kontü bat beitügü.

Xiberoko Botzak, leküko programazione bat xiberotarrez segürtatzen dü. Hortarik kanpo, Eüskal Irratiak federazioneak eskeintzen düan programazioneari lotzen da.

Xiberoko Botza langiletaz gain lagüntzaler esker ari da. Urte osoan hainbat jente, kronika, emankizün, kirol partida komentatze edo beste hainbat lanetan ari da.

Edonorer zabalik da, eta emankizün bat sortü nahi bada, irratiko langileak lagüntzeko prest agertzen dira.

Xiberotarrez ari den irrati bakotxa izatez, kantore funts handia badü Irratiak. Eta eüskara galtzen ari den heinean, Xiberoko Botzak egin ahalak egiten dütü xiberotarraren biziarazteko.

Edozoin proposamener zabalik gira. Irratigintza, kazetalaritza edo teknika ezagütü nahi badüzüe, hüllantzen ahal zide gustüan!

Iturria: https://xiberokobotza.org/alkartea/ixtoria