Urriak 26-an beste kolaborazio bat: Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea. Pantaila handian, Der Goldene Handschuh filma ikusiko dugu.
GONBIDATUA: Josemi Beltrán, Director de la Semana de Cine Fantástico y de Terror.
Der goldene Handschuh (2019) 110 min. Alemania.
Zuzendaritza: Fatih Akin.
Gidoia: Fatih Akin, Heinz Strunk.
Argazkilaritza: Rainer Klausmann.
Musika: FM Einheit.
Aktoreak: Jonas Dassler, Margarethe Tiesel, Hark Bohm, Katja Studt, Marina Eitner-Acheampong, Jessica Kosmalla, Tilla Kratochwill, Uwe Rode.
St. Pauli, Hanburgo, 70eko hamarkada. Gau giroko auzoa da, eta edaleak, emagalduak, jokozaleak eta bestelako arima bakartiak ditu. Lehen begiratuan, Fritz “Fiete” Honka galtzaile bat da. Aurpegi desitxuratuko gizona gauetan emakume bakartien bila ibiltzen da “Urrezko eskularrua” deituriko tabernan. Jende askok ez du susmatzen, itxuraz kaltegabea den Fiete munstruo bat denik.