GREGORIO TOURSKOAREN HITZAK (VI. MENDEA): KLOVIS, SIAGRIO ETA ALARIKO (486)

Txilderiko hil zenean [frankoen erregea],

Klovis semea izan zen haren ondokoa.

Siagrio, erromatarren erregea (romanorum rex),

Soissonsko hirian bizi zen,

bere aita Egidiorena izandako hirian.

 

Bere erregetzako bosgarren urtean, Klovisek,

senideak (Ragnacario erregeak) lagunduta, 

haren aurka jo zuen, eta guduzelaia prestarazi zion.

Siagriok beldurrik gabe onartu zuen erronka.

Borrokaldian, bereak ihesi zihoazela ikusirik,

buelta eman eta hankajokoan alde egin zuen Tolosaraino,

errege Alarikorenganaino,

 

Klovisek mehatxuka eskatu zion Alarikori eman ziezaiola,

bestela gerra egingo ziola eta.

Frankoak haserrarazteko beldur

godoak beti izan dira horren beldur—

Alarikok Siagrio eman zion Klovisen mandatariei,

hura preso hartu eta,

haren erreinuaren gainean eskua jarri ondoren,

ezkutuan hil zezatela agindu zuen