NUPEK EMAKUMEARI, ZIENTZIARI ETA TEKNOLOGIARI BURUZKO III. JARDUNALDIAK EGINEN DITU, URRI-AZAROETAN JARDUERA PROGRAMA BAT GARATUZ.

Hitzaldi eta mahai-inguruak, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatuak, Iruñeko Planetarioan izanen dira, baina online ikustea ere egonen da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko III. Jardunaldiak eginen ditu azaroaren 10era bitartean, Iruñeko planetarioan garatuko den jarduera-programa batekin. Badago modua “online” ere ikusteko NUPen YouTuben kulturarako eta zabalkuntzarako duen kanalean.

Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak antolatu du, eta jarduerak urriak 20an hasi dira, Itziar Maestrojuán Biurrun Telekomunikazioetako ingeniari eta doktoreak eman duen hitzaldiarekin. Itziarrek NUPen egin zituen gradua eta doktoretza, eta Anteral Unibertsitateko spin-off-eko CEO ere bada.

Mahai-inguruak eta poster lehiaketa

Bestalde, azaroaren 3an eta 10ean, 19:00etatik aurrera, mahai-inguru bana izanen da. Lehenbizikoan, “Jóvenes promesas de la ingeniería. ¿Cómo te las imaginas?” Amaia Garacochea Sáezek hitz eginen du (Ingeniaritzako gradua ikasia NUPen), Sonia Elizondo Martínezek (Ingeniaritza Informatikoko gradua ikasia NUPen eta orain prestakuntzaldian den ikertzailea), Marta Melero Fragok (Ingeniaritzako gradua ikasia NUPen) eta Ana Ruiz Ilundainek (NUPeko Industria Ingeniaritzako Masterra egindakoa). Horiek guztiak izan dira sarituak Unibertsitateak antolatutako zenbait lehiaketa edo antzeko jardueratan egindako ikasketa-amaierako lanengatik.

Azaroaren 10eko mahai-inguruak, bestalde, emakumeek zentro teknologikoetan duten presentziari heldu dio. Bertan, hauek hartuko dute parte: Rebeca Bueno López (AIN), Cecilia Wolluschek (AMEDNA), María Razquin Archel (Ingeteam), Maruxa Arana (Aditech) eta Marian Ruiz Lara (STI Norland). Solasaldia baino lehen, 18:00etan, Emakumeari, Zientziari eta Teknologiari buruzko Ikasketen Amaierako Lanen III. Poster Lehiaketaren sariak banatuko dira.