IMMERSION ERAKUSKETA

-ERAKUSKETA –

Antzinako Jakinduria

Posta aretoak urriaren 11n ateak berriz irekiko ditu, Immersion Kolektiboaren lau artisten lanak erakusteko.

Duela bi astez geroztik, artistek beren sormena pinturaren, grafismoaren edo zeramikaren bidez adierazi ahal izan dute.

Salmenta bakoitzean, obra bakoitzaren erosketa-prezioaren %10 Laborantza Ganbara elkarteari emanen zaio, laborantza- eta landa-garapenerako elkarteari.

Aisialdi Zentroko haurrak ere artistekin elkartu ahal izan dira, eta Naturaren Jakinduriari buruzko lan kolektibo bat egin dute, hilabete batez ikusgai egonen dena.

Immersion Kolektiboaren “Antzinako jakinduria” erakusketa

2021eko Urriaren 11tik azaroaren 12ra, Urruñako Posta aretoan

Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:30era – 14:00etatik 17:30era

Sartzea urririk

Osasun ziurtagiria baitezpadakoa

SARRERAKO TESTUA : TEMATIKA

Landareek, animaliek eta gizakiek “antzinako jakinduria” daramate beren baitan, bizitza atxiki eta erresilientzia ahalbidetzen duen jakintza hori. Glaziaziotik berotze klimatikoraino, landareek, etengabeko bilakaeran dauden baldintzei egokitzen eta hazten jakin dute. Animaliek beren antzinakoek transmititu kultura-portaerei esker dute bizirik irauten. Gizakiei doakienean, ingurunea ulertzeak komunitate-loturak indartzen ditu, haien izpirituzko garapena bultzatzen du eta biodibertsitatea babestea ahalbidetzen du. Jakintza horiek, aldi berean, eboluzioaren bidez transmititzen dira, baina baita belaunaldiz belaunaldi ere, kultura-praktika jarraituen bidez, horietarik anitz galduz doazelarik urteak joatearekin. “Antzinako jakinduria” horren balioa, beraz, ezin hunkizkoa da, eta egokitu eta birsortzeko bizi-inspirazioa ematen digu. Agerikoaren eta ezin ikusizkoaren arteko benetako lotura izanki, antzinako ezagutza horiek garapen iraunkorrerako bidea erakusten digute…

Egoitza honen denboran, artistak antzinako jakintza horretan murgildu dira. Horren ondoriozko erakusketak ezagutza horien ahultasuna azpimarratzen du eta kulturazko eta izpirituzko ondare hori zaindu eta transmititzearen garrantzia. Immersion 2021erako, 4 artista (frantses, espainiar edo euskal herritarrak) elkarrekin bizi izan dira eta elkarrekin dute sortu Urruñan hiru astez. Hainbat kulturatako antzinako praktika eta jakintzak ikasi eta entseatu dituzte, besteak beste, Euskal Herrikoak. Antzinako ezagutza horien arteko loturak nabarmendu dituzte, eta, bereziki, naturarekiko lotura komun eta sakona. Programa horretan, artistak Euskal Herriko Laborantza Ganbarako taldearekin ere bildu dira. Euskal Herriko Laborantza Ganbara nekazaritza iraunkorra garatzen eta euskal landa-ondarea zaintzen laguntzen duen elkartea da. Hauen egintza sustengatzeko, salduriko obren prezioaren %10 elkarteari emanen zaio. Urruña hiriari esker, hemen, Posta aretoan, sortua izan den lekuan berean aurkezten da erakusketa.

GAZTE PROGRAMA:

Egoitzarekin batean, Urruñako haurrek antzinako jakinduriaren tematika kausitu dute. Gazte Zerbitzuarekin lankidetzan, hiru asteko programa bat sortua izan da, 7 eta 10 urte arteko eta 12 eta 14 urte arteko haurrek sormenaz ikasi eta jabetzeko. Artistekin egin hainbat topaketa eta trukek, elkarlan honen sortzea ahalbidetu dute.

MIREIAREN OBRA. TESTUA

Lurraren babesleak

Mundu osoko herri indigenen eskubideen alde borrokatzen diren Latinoamerikako emakume indigenen diskurtsoak entzun ditu Mireiak, bereziki lur, lurralde eta baliabideetarako duten eskubidea. Hauek dira: Leonor Zapata (Kolonbia), Lola Cabnal (Guatemala), Máxima Acuña (Peru), Marilyn Cañío (Argentina), Moira Millán (Argentina), Leydy Pech (Mexiko), Nemonte Nenquimo (Ekuador). Artistak bere baitan oihartzuna sortu zuten erranaldietarik atera eta berrinterpretatu ditu berak sortu sinboloen bidez. Jatorrizko hizkuntzatik, gaztelaniatik, antzinako hizkuntzetan inspiraturiko ikusizko hizkuntza berri honetara itzuliak izan dira. Naturarekin lotura hertsia izanen duen hizkuntza unibertsala proposatzea da xedea. Hona hemen lan honetan itzuli erranaldiak:

“Emaztea lurraren indarra da eta gizonak zuhaitzak dira”

Zeure burua maite baduzu, babes ezazu bizia ematen dizuna. Planeta gure ama lurra da, jaten eta edaten ematen digulako”.

Gurasoek erakutsi zidaten inguruan dugun guzia obra ahaltsua dela”.

Urik gabe, ez bizitzarik ez etorkizunik. Ura bizitza da”.

Gizakien eta lurraren indarraren arteko oreka bilatzen dugu”.

Nire lurraldea nire gorputza da”. “Lurra beldur delarik, ni beldur naiz”.

Gizadiak kosmosarekin eta naturarekin harmonian berreskuratu behar du bizitza”. “Espiritualtasuna da gure defentsa”.

Lurraldeek oroimena dute. Gure tenplua lurra da, bere sabaia, zeru izartua. Hemen denok berdinak gara”.

Ez naiz beldur, nire herriarekin bat eginik naizelako”.“Bizitzaren alde borrokatzen gara”.

Mireia Tramunt

@mireiatramunt

Mireia ikusizko poeta engaiatua da, Las Palmasen (Kanariar Uharteak) bizi dena. Artista uhartetar horrentzat, sortzea da bere izateko eta munduarekin solastatzeko moldea. Era guzietako baliabideak erabiltzen ditu bere aldarrikapenak gorpuzteko, pintura hainbat arte-diziplinarekin lotuz. Esperimentazioa funtsezkoa da bere sorkuntza-prozesuan, une pribilegiatua jolastuz ikasteko. Mireiak antzinako jakinduriaren gaia Lurrera itzultzea bezala interpretatzen du. Bere pinturetarako pigmentu naturalak eta jatorri organikotik eratorri elementuak erabiltzea erabaki du, naturatik jalgiaraziak, lan-eremuaren inguruan. Dualtasunari interesatua: itzala eta argia, bizitza eta heriotza, agerikoa eta ikusi ezinezkoa eta nola bi mutur horiek oreka ezin hobean bizi diren. Bestalde, hizkuntza idatzia komunikazio artistiko eta espiritual gisa erabiltzen duten munduko hainbat tokitako kultura indigenek liluraturik, herrien arteko ulermena eta batasuna errazteko hizkuntza bakarra sortzeko desafioa bota dio bere buruari. Artistak sinboloz osatu ikusizko hizkuntza berri hori proposatzen du, Naturaren legeetara eta gure esentziarekin intuizioz lotzen gaituena.

Julián Lorenzo

@julian.lorenzo

Julian diziplina askotako artista da: margolaria, ilustratzailea, skate zalea eta musikaria. Bere unibertso ezberdinak bere lanetan nahasten dira: bere pinturak, aldi berean, grafikoak eta organikoak, sinpleak eta konplexuak, begi bistakoak eta enigmatikoak dira, irakurketa-maila desberdinekin. Naturaren maitale handia, haren forma guzietan irudikatzen du – gizakia, landaredia, animalia -, multzo horretako elementuetako bat garela gogorarazteko. Artistak oreka bilatzen du, hori baita sakonki nor garen jakiteko bide bakarra. Azkenaldian, emaztearen irudia du landu bereziki, oreka horren sinbolo gisa. Julianek antzinako jakinduria aztertu du, alde batetik, gizakiaren eta haren ingurunearen arteko adiskidetzea irudikatuz. Gure arbasoekin berriz konektatzea, beren ekosistemarekin harmonian bizitzeko jakinduria baitzuten. Bestalde, euskal mitologia aztertuz, Mariren eta Sugaarren istorioa, hain zuzen ere; elkartzen direnean, Akelarre egunean, ekaitzak moldatzen dituzte.

Coralie Bonnet

@coraliebonnet_

Artea eta artisautza gurutzatzen lan eginez, Coraliek poesia-lan zeramikoak zizelkatzen ditu. Oraingo etxea duen Biarritzetik, hareharria ahal bezain landugabea moldatzen du, esmalterik gabea eta egoste bakarrekoa. Bidaietan lortu artisau-ezagutzak gordetzea du oinarri bere lanak, eta tradizioa eta modernismoa nahasiz interpretatzen ditu. Zeramikatik brodatzera, pinturatik iraganez, haren inspirazio-iturri nagusi, baldintzarik gabekoa, inguruko mundua da. Testurei eta haien aniztasunari arreta berezia jartzen die. Euskal mitologiarekin hasi zen antzinako jakindurian murgiltzen. Hala, bere ingurunearekin konektatu zen berriro, eta lurrarekin eta pigmentu naturalekin senezko eta jatorrizko esperimentazioa abiatu zuen. Haren lana, beraz, mito horien interpretazioan eta irudikapenean oinarritu da, transmisioa iraunarazteko. Horrela gorpuztu zuen Mari, euskal jainkosa nagusia. Dama zuri laño-laño bat Anboto mendiaren irudikoa, urrezko diskoa daramana. Elikatu den istorio ugarietan oinarritu irudikapena. Kutunen instalazioa bezala, egoitza honetarako ikertu dituen kultura guzien babes-sinbolo komuna.

Javier Mendizabal

@javiermendizabal

Javier artista autodidakta da, Bilbokoa. Iparraldean bizi eta lan egiten du orain, Bartzelonan 15 urte iragan ondoren. Bere pintura paregabeko eta koloretsuek harmonia dardarikatzen dute. Naturarekin dugun lotura gogorarazten diguten paisaia onirikoak sortzen ditu. Lotura ahul hori erraz ahazten da bizitza modernoak irensten gaituenean. Haurtzaroan Euskal Herrian hazi zen, eta milaka aldiz entzun zituen sorgin, leize eta ekaitzen istorioak. Egoitza hau euskal mitologiari buruz gehiago jakiteko parada izan da. Mundu misteriotsu horretaz zuen ezagutza sakondu du, emakume libre horiek eta naturarekin, erritualekin eta dantzekin zuten harremana bere erara irudikatzeko. Kultura horren sinbolo sendoak erabiliz, hala nola Eguzki lore, Kotilun gorri edo Akerbeltz, bere obrak markatzeko.