Orain berantegi da ta denbora joan da,
ez duzu sinetsi ahal ginuela elkar maita,
lotsatu edo beldurtu zira,
amodioz bete-bete nintzana!
Beti maitemindua gelditu bainaiz ere,
gau luzeek bakardadean sarrarazten naute,
zure oroitzapena baztertzera doa,
itxaropena etsipen bilakatu baita.
Irri egiten dut gordetzeko negarra,
kantatzen dut kukutzeko neure pena,
bide galduetan lerratzera noa,
neure urratsak badoazi galbide aldera.
Eta orain ahantzi beharko zaitut zu,
neure biziaz ezeztatu, baztertu,
malkoak isurtzeaz gelditu, ahaztu,
gorputza-gogoak azkenean askatu.
Amodioak min egiten du, ankerra da,
sufriarazten du, sortaraziz desilusioa,
maitatu zaitut jainkosa bat bezala
baina orain berantegi da…
You must be logged in to post a comment.