TXILLARDEGI: “ELSA SCHEELEN”

“Brusela’ko Irratiak urrunarazi egin zuen ezari-ezatian «Les Déserteurs» eresia (egunero entzuna!) eta osotara iraungi arte; eta sintoniaren gorunzko notak eman zituen: sol-do-mi-la-re… Elsa’k bere erloju ñimiñoa begiratu zuen: gaueko hamabiak laurden gutxi. «Voici le bulletin météorologique de l’Institut Royal de…» Elsa’k ez zuen ezer besterik entzun. Zer axola zitzaion biharamuneko eguraldia? Leihora zan; eta kristaletako gandua behatzez kenduta, kalera begiratu zuen: iñor ere ez euripean, eta ez autorik inguruetan. Bat bakarrik agiri: Dubois jaunaren «Aronde» urdiña, Molière- -kaleko erdi-illunpe hartan beltza irudiz. 1965-eko Urrillako astearte hartan eten gabe ari eta ari, euri fiña, hotza eta geldia, zuten Bruseldarrek: ia hostorik gabeko zugaitzen azpia tai gabe oldartzen bide zuten ituteetarikako tanto lodiek. Dana blai-blai. Haizerik ez.”.