LURRAMA 2021: AURTENGO EDIZIOA ARRAKASTATSUA

Lurramaren ekipa arro da atzo Arbonan lurra elikatzailea defenditzeko  6000 pertsona baino gehiago bildu baitira.
Goizeko 10etatik goiti jende ainitz hurbildu da Berroeta bidera. Leku hortan 120 egunez laborantza munduak lurraren inguruan dituen kezkak adiezi dira, elikatzeko baliatu behar genuken lurra etengabean laborantzatik eskapatzen dira.
Iñaki Berhocoirigoin lehendakariak estrenan oroitarazi duen bezala,

urtero 650 hektare desagertzen dira (SAFERen xifreen arabera) jendea elikatzeko sekulan baliatzen ahalko direnak. Horietan 250 hektare artifizializatuak dira, besteak edo sasitzen edo aisialdirako baliatuak.
Lurrama eta EHLGko arduradunek, lurraren problematikan aterabide iraunkor bat plantan ezartzeko presa orroitarazi diete hautetsieri. « Lurra behin saldua, betiko galdua » erran zaharrak oihartzun berezi bat zuen atzo.
Ondotik, eguna giro ezin hobeagoan iragan da. Nunbre haundian hurbildu familiek, baratzea, kabala eta jokoen inguruan antolatuak ziren eskaintzetaz gozatu ahal izan dute. Arratsalde guzian, kontzertuak txandakatu dira, festibal giro bat sortuz.
Autobusak ere egun guzian, hamabi orenez, itzulikan arizan dira, usu beterik.
Lurramak, egun hau ongi iragaiten lagundu gaituzten partaide guziak eskertu nahi ditu, izan pribatuak publikoak bezala, eta partikulazki, hain fite mobilizatu diren 500 laguntzaileak. Hurbildu den publiko zabalak, eremu huntan iragan den 120 eguneko okupazioari babesa eman dio.
Aurtengo edizioa paregabea izan da eta oroitzapenetan egonen da.

Lurrama
20, rue des Cordeliers
64 100 Bayonne
lurrama@ehlgbai.org