EUSKO: NOREN TXANDA?

Euskal Herriko tokiko moneta egunez egun handitzen ari da. Hiru milioi eusko inguru dabiltza eskuz esku, eta gaur egun 4.000 partikular eta 1.200 profesional erabiltzaile daude, ekologia- eta elkartasun-balio sendoen bidez lotuak.

 

Tokiko moneta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta handiagoak dira lurraldearentzat dituen eragin positiboak.

 

Eguneroko kontsumoetarako, ohiz kanpoko erosketetarako, zerbitzuetarako, kontsultetarako, elkarteen kotizazioetarako edo ekitaldietarako, denek gogoan ditugu tokiko monetaren sarean sartzen ikusi nahi genituzkeen profesional batzuk, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten aldeko gure dinamikaren parte izan daitezen.

  

Horregatik, gaur zuengana –euskoa Europako lehen moneta bilakatu duzuenengana– jotzen dugu, galdera sinple batekin:

 

Gaur egun sarean dauden 1.200 profesionalez gain, zein lekutan gustatuko litzaizueke Eusko erabiltzea?

 

Okindegia, farmazia, ile-apaintzailea, optikaria, liburu denda, garajea, janari saltegia, medikua, elkartea, jatetxea, etab.: osatu zerrenda inprimakian, behereko botoia klik eginez!

 

Milesker Euskorekin bide eginik, Euskal Herri ekologikoago, euskaldunago eta solidarioago baten alde!

Euskal Moneta

Cordeliers karrika, 20
64100 Baiona
05 33 47 54 11

info@euskalmoneta.org
www.euskalmoneta.org