ILDOAK

Euskararen Telefonoa izeneko doaneko zerbitzua eskaintzen die herritarrei, elkarteei zein entitateei.

Euskara erabiltzeko duten eskubidea ez bazaie errespetatu edo euskara erabiltzeagatik kaltetuak izanez gero kexa jartzeko.

Euskaldunen hizkuntza-eskubideak bereziki ongi zaintzen dituzten erakundeen jokabide eredugarria txalotzeko.

Hizkuntza-eskubideen inguruko galderakargibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa… eskatzeko.

Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratzen dira, zerbitzuaren erabiltzailearen datuak publiko egin gabe.

Euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak errespetarazteko ekimenak eta dinamika xeheak garatzen ditu.

Hizkuntza-eskubideen edukiak zabaltzen ditu eta euskara arlo guztietan garatzeko Euskal Herriko jendarteak duen eskubide gisa defendatzen ditu.

Hizkuntza-eskubideekiko kontzientziatzea eta sentiberatzea lantzen ditu.

Prebentzio lana egiten du eragin handiko tokietan euskararen presentzia soziala bermatzeko.

Hizkuntza-eskubideen betetze egoeraren azterketak eta txostenak egiten ditu.

 

Iturria:

https://www.behatokia.eus/EU/ildoak