Azaroaren 11tik 15era, Malandain balletak euskal hitzorduak antolatu ditu Miarritzen bosgarren aldiz. Euskal sorkuntzaren mundua deskubritzeko parada ederra.
- edizio honek ere artisten eta generoen arteko topaketa bilatzen ditu helburu hauekin:
- Euskal sorkuntza koregrafikoa sostengatu eta argitan ezarri;
- Euskal dantzaren erakusleiho izan, Ipar Euskal Herriko eta Hego Euskal Herriko talde eta konpainien artean topaketa bat antolatuz, barnekaldearen eta kostaldearen artean edo tradizioaren eta modernitatearen artean;
- Publikoa sentsibilizatu euskal sorkuntzaren inguruan.
2021 EGITARAUA
11/11 17:00 eta 20:00 Bilaka IKUSGARRIA – SaioakGamaritz, Gare du Midi Biarritz
14/11 10:30 – 13:00 MARITZULI KONPAINIA – Ezpata Dantza ibilbidea Biarritzeko karriketan
14/11 20:00 KUKAI DANTZA IKUSGARRIA – Hnuy Illa – Kasinoko antzokia – Biarritz
15/11 10:50 eta 14:50 “Argiak” ibilaldia Hnuy Illa-ren inguruan
Egitaraua osorik: https://bit.ly/ProgrammeRDVBasque5
PREZIOAK Bilaka eta Kukairen ikusgarrietarako
Tarifa osoa: 14€
Tarif murriztua: 8€ Amis du Malandain Ballet Biarritz, 18 urtetik beherako haurrak, 26 urtetik beherako ikasleak, langabetuak, RSA jasotzen dutenak, Hego-Akitaniako Eszena Nazionaleko kideak, Instant Présent-eko ikasleak, Malraux lizeoko arte-dantza berezitasuneko irakasleak, dantza eskoletako ikasleak edo heldu dantzariak.
Txarteldegia
- Malandain Ballet Biarritz — www.malandainballet.com / +33 (0) 5 59 24 67 19
- Miarritzeko turismo bulegoa — www.tourisme.biarritz.fr / +33 (0) 5 59 22 44 66
- Baiona, Angelu eta Donibane Lohizuneko turismo bulegoak
You must be logged in to post a comment.