negin euskal zinemaldiaren 10. edizioa izanen da azaroaren 25etik 28ra, Hazpanen.
2012tik goiti, Zinegin festibalak hastapeneko xedea beti atxiki du: euskarazko filmen proiektatzea eta euskal sorkuntzaz hitz egiteko leku bat proposatzea. Aurten, fikzio anitz ikusten ahalko dira eta animazio desberdinak proposatuko ditugu: zine-kontzertuak, dantza poteo bat eta zine-filo tailer bat.
Ordaintzeko moldeak: festibalaren sarrera eta jatetxea euskoz ordaintzen ahal dira (eusko billeteak, euskokart, euskopay).