BIENVENIDOS A CHECHENIA

Amnistia Internacional-arekin elkarlanean, azaroaren 30eko saioa antolatu dugu. Hilabeteari amaiera emateko, Welcome to Chechnya ikusteko aukera izango dugu. Bizia arriskuan jartzen duen aktibista talde baten urratsak jarraitzen ditu dokumental honek

Welcome to Chechnya (2020) 107 min. AEB

Zuzendaritza: DAVID FRANCE

Gidoia: David France, Tyler H. Walk

Musika: Evgueni Galperine, Sacha Galperine

Argazkilaritza: Askold Kurov, Derek Wiesehahn

Dokumentala

Errusiako errepublikan nagusi den LGBTQren aurkako mugimendu errepresiboari aurre egiteko bizia arriskuan jartzen duen aktibista talde baten urratsak jarraitzen dituen dokumentala. 2016tik, Ramzan Kadyrov Txetxeniako buruzagi tiranikoa LGBTQ+ kolektiboko txetxeniarren “odol garbiketan” oinarritutako operazio baten egilea izan da, eta bere kidreak atxilotu, torturatu eta exekutatzeko gobernuaren kanpaina bat gainbegiratu du. Kremlinen lagintzarik gabe eta kolektiboak jasaten duen indarkeria aintzat hartzen ez duen oihartzun global minimo batekin, aktibista sare zabal eta sekretu batek bere neurriak erresitentzia gisa aplikatzea erabakitzen du.