Datorren ostiralerako iragarrita genuen Miren Basarasen hitzaldia, agenda arazoak direla eta, dataz aldatzen da.
Beraz, azaroak 26ko, ostiraleko hitzaldia bertan behera gelditzen da; ordez, azaroaren 29an, astelehenean, 19:00etan Beasaingo Igartza jauregian izango da. Gaia: COVID19-PANDEMIA: zein puntutan gaude.
Miren Basaras, UPV/EHUko Mikrobiologiako irakasle titularra Medikuntza Fakultatean. Biologian doktorea eta duela 30 urte Mikrobiologia medikoko klaseak ematen.
Mikrobiologia arloko hainbat esparrutan lan egin du: birusen erlazioa minbizian, birus berrien analisian, txertoen erabileraren garrantzian, botiken aurrean mikroorganismoen garatzen duten erresistentzian,… Ikerkuntza-proiektu ezberdinetan parte hartu du eta aldizkari zientifiko ezberdinetan argitaratu du bere lana. Zazpi doktoretza tesien zuzendaria.
Zientziaren dibulgazioan parte hartu du ere hainbat lekutan: Zientzia Kaiera, Elhuyar, Teknopolis, Hamaika TB, EITB, egunkari ezberdinetan….
Egun Mikrobiologia eta Osasuna Masterreko arduraduna da, Osasun Bakarra kontzeptua indartuz.
HITZALDIAREN ILDO NAGUSIA:
Bi urtera doa pandemia hitza entzuten eta sufritzen ari garela. Horrek gure ohiko bizitza guztiz aldatu egin du. Baina benetan nola sortzen da pandemia bat? Azkeneko mendean pandemia gehiago egon al dira?
Hainbat neurri berezi hartu izan dira pandemia hori kontrolatu ahal izateko, batzuk besteak baino eraginkortasun handiago dutenak. Baina dudarik gabe pandemia hau murriztu ahal izateko neurri eraginkorrenetakoa txertaketa izan da. Txertaketaren kopurua gorantz joan den heinean, ospitalizaturikoen eta hildakoen kopurua beherantz joan da.
Koronabirus berri honekin bizi behar dugu, baina zein puntutaraino? Zer espero da hurrengo hilabete-urteetan? Noiz espero da lehen geneukan bizitzara bueltatzea?.