ENPLEGU, MIGRAZIO ETA KULTUR ANIZTASUNAREN ARLOAK ELEKTRIZITATEKO TAILER BAT ANTOLATU DU ABENDUAREN 13, 14 ETA 16RAKO

Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunaren Arloak elektrizitateari buruzko tailer teoriko-praktiko bat antolatu du abenduaren 13, 14 eta 16rako La Merced auzoan, Gurutze Gorriaren sorospen-postu zaharrean.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak, Gaz Kalók eta Ker Kalik parte hartzen dute tailer honetan, eta Enplegurako eta Aurre-Ekintzailetzarako Prestakuntza Programaren parte da. Arloak hainbat talde eta elkarterekin elkarlanean sustatutako programa.

Inskripzioak posta elektronikoz egin behar dira, zona1@gazkalo.org helbidean edo 616.47.33.91 telefonoan. Gainera, ludoteka zerbitzua dago, telefonoz edo posta elektronikoz eskatu ondoren. Paz Carbajosa Dalmau argiztapen- eta soinu-teknikariak eta prestatzaile feministak emanen du prestakuntza.