Definizioa
Gripea eta hotzeria gaixotasun arruntenetakoak eta ohikoenetakoak dira. Hotzeri arrunta, urtean, 2-4 aldiz gertatzen da helduetan, eta 6-10 aldiz haurretan.
Gripea infekzio automugatua da herritarren artean, baina arrisku-populazioen mobimortalitatea handitzen du. Pertsona batetik bestera transmititzeko gaitasun handia du. Urtaroaren araberako epidemia-agerraldietan agertzen da.
Bi infekzio horien tratamenduen helburua sintomei aurre egitea da. Gripearen kasuan, txertoa dugu prebentzio neurri eraginkorrena.
Sintomen identifikazioa
Sukar-sindromea.
Eztul lehorra edo produktiboa.
Sudurreko kongestioa edo errinorrea.
Buruko edo giharretako mina.
Medikuagana bideratzeko irizpideak
Sukarra: 38º Z baino gehiago, edo sukarrak 48-72 ordu baino gehiago irauten badu.
Buru-nahasmendua, lepoaren zurruntasuna, eztul kronikoa, arnasa hartzeko zailtasuna, sibilantziak, odola karkaxan, gorakoak, larruazaleko erupzioa, adenopatiak, masaileko edo kopetako mina, etab.
Haurdunaldia, edoskitzaroa, bi urtetik beherakoak, patologia anitzeko adinekoak, paziente onkologikoak, immunodeprimituak edo konplikazioak dituzten gaixotasunak.
Iraupena: astebete baino gehiago tratamendurik gabe edo 72 ordu baino gehiago tratamenduarekin, baina hobekuntzarik gabe.
Ebaluazioa
Medikamentu bat hartzearekin lotutako sukarra/eztula ebaluatzea.
Eraginkortasunik gabeko aurretiazko ekintzak.
Bizi-ohiturak bateraezinak, bateraezintasuna eragin dezaketen medikamentuak barne.
Baliabide terapeutikoak
Neurri higieniko-dietetikoak indikatzea.
Tratamendu farmakologikoa: parazetamola, hantura-kontrako ez-esteroideoak (AIEE), antitusigenoak edo espektoratzaileak (eztul motaren arabera), antihistaminikoak, kortikoideak…
Fitoterapia: Echinacea purpurea L. Moench., Eucalyptus globulus Labill., Eucalyptus polybractea R.T. Baker eta/edo Eucalyptus smithii R.T. Baker, Thymus vulgaris L. eta Thymus zygis L., Pelargonium sidoides DC eta/edo Pelargonium reniforme Curt., Sambucus nigra L. Kontraindikazioak: droga begetalarekiko edo medikamentuaren beste edozein osagairekiko hipersentikortasuna. Arreta-neurriak: haurdunaldian eta edoskitzaroan ez da segurtasunik ezarri; bestalde, disnea, sukarra edo zorne-karkaxa agertzen bada, medikuari kontsultatu behar zaio.
EKINAZEA
Echinacea purpurea L. Moench.
Droga begetala: sustraia eta kanpoko sumitatea.
Osagai nagusiak: azido kafeikoaren deribatuak, alkilamidak, polisakaridoak eta glikoproteinak, deribatu poliazetilenikoak eta olio esentziala.
EMA/AEMPS indikazioa: hotzeri arruntaren sintomak arintzeko.
EMA posologia: estraktu lehorra (DER drug-extract ratio, DEE droga-estraktu erlazioa, RDE relación droga-extracto 5,5-7,5:1); nerabeak eta helduak: 40 mg 2 ordutik behin, gehienez 360 mg/egun.
AEMPS posologia: 12 urtetik gorakoak, ekinazearen sustraiaren 1500 mg hauts krioehoa, eguneko hiru hartualditan banatuta. Tratamendua ez luzatu 10 egun baino gehiago medikuaren kontrolik gabe.
Arreta-neurriak: ez da erabiltzea gomendatzen nahasmendu sistemiko progresiboak, gaixotasun autoimmuneak, immunoeskasiak, immunosupresioa eta globulu zurien sistemaren gaixotasunak daudenean.
Kontrako erreakzioak: kontrako erreakzio dermatologikoak.
Kontraindikazioak: printzipio aktiboarekiko eta Asteraceae (Compositae) familiako beste landare batzuekiko hipersentikortasuna.
EUKALIPTOA
Eucalyptus globulus Labill., Eucalyptus polybractea R.T. Baker eta/edo Eucalyptus smithii R.T. Baker.
Droga begetala: hostoa eta olio esentziala.
Osagai nagusiak: olio esentziala (1,8-zineola edo eukaliptola), euglobaleak eta makrokarpaleak, azido ursolikotik eratorritako triterpenoak eta tanino hidrolizagarriak.
EMA indikazioa: hotzeriarekin loturiko eztula arintzeko.
EMA posologia: ahozko bidea; substantzia begetala birrindua. Nerabeak eta helduak, dosi bakarra: 100-200 mg, 2-5 aldiz egunean.
Infusioa: 1,5-3 g 150 ml ur irakinetan, egunean 4 aldiz gehienez. Eguneko dosia 4,5-12 g.
Inhalazioa: 3 g ur irakinetan, egunean 3 aldiz gehienez. Eguneko dosia: 3-9 g. Olio esentzialarekin egiten bada: 3-8 tanta 250 ml ur irakinetan, egunean 3 aldiz. 4-12 urte bitarteko haurrak, 2-4 tantara murriztu.
Olio esentziala: Larruazaleko erabilera: tanta batzuk/geruza fina, bularrean edo bizkarrean, 2-3 aldiz egunean.
Arreta-neurriak: 30 hilabetetik beherako haurrak, arriskua baitago zineola duten prestakinek (baita beste olio esentzial batzuek ere) laringoespasmoa eragitea.
EZKAIA
Thyus vulgaris L. eta Thymus zygis L.
Droga begetala: sumitate loratua.
Osagai nagusiak: olio esentziala (timola eta karbakrola), fenol monoterpenikoak eta flabonoideak.
EMA/AEMPS indikazioa: hotzeri arruntari loturiko eztul produktiboa.
EMA posologia: helduak, ahozko bidea: dosi bakarra: 0,20-0,25 ml, 3-5 aldiz egunean. Infusioa: 1-2 g landare birrindua 150 ml ur irakinetan, 3-4 aldiz egunean. 4-12 urteko haurrak, estraktu likidoa (DER 1:2-2,5): dosi bakarra 0,5-0,9 ml, 3-5 aldiz egunean, edo estraktu likidoa (DER: 1:1,5-2,4): dosi bakarra 7-10 ml, 2-3 aldiz egunean. Olio esentziala: larruazaleko erabilera: kontzentrazioa gehienez % 10ekoa; egunean gehienez 3 aldiz eman.
Arreta-neurriak: 30 hilabetetik beherako haurrak, olio esentzialak laringoespasmoa eragiteko arriskuagatik.
Kontraindikazioa: printzipio aktiboarekiko edo Lamiaceae (Labiatae) familiako beste landare batzuekiko hipersentikortasuna.
Kontrako erreakzioak: asaldura gastrikoak edo alergikoak gerta daitezke.
PELARGONIOA
Pelargonium sidoides DC eta/edo Pelargonium reniforme Curt.
Droga begetala: sustraia.
Osagai nagusiak: kumarina askeak eta sultato edo heterosido moduan daudenak.
EMA/AEMPS indikazioa: hotzeri arruntaren sintomak arintzeko.
EMA posologia: estraktu lehorra (DER 4-25:1). 12 urtetik gorakoak: 20 mg, egunean 3 aldiz. 6-12 urteko haurrak: 20 mg, egunean 2 aldiz.
Arreta-neurriak: hepato-toxikotasun zantzurik izanez gero, medikamentua ematea berehala eten, eta mediku bati kontsultatu.
Kontrako erreakzioak: urdail-hesteetako eragozpen arinak, sudurreko eta hortzoietako odoljario arinak, eta erreakzio alergikoak.
INTSUSA
Sambucus nigra L.
Droga begetala: loreak.
Osagai nagusiak: flabonoideak, triterpenoak, esterolak, fenolak eta olio esentziala.
EMA indikazioa: hotzeri arruntaren lehen sintomak arintzeko.
EMA posologia: infusioa: 2-5 g landare birrindua 150 ml ur irakinetan, egunean 3 aldiz.
Erreferentzia:
Egileak: Pons Ciprés, G.; Andreu Prats, D.; Farràs, A.; Sancho, M. et al. (Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Tarragona). Orraztailea: Allúe Creus, J. (Sendabelarretako batzordekidea. Farmazialarien Elkargo Ofiziala. Bartzelona).
2020-2021. Plantas Medicinales. Protocolos del Servicio de Indicación Farmacéutica en gripe y resfriado. Farmazia Bulegoko Batzorde Nazionala. Sendabelarrak. Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Kolaboratzailea: Arkopharma Institutua.